Bibliografia:
Liburuaren izenburua: Nire
neba jenioa
Liburuaren egilea: Rodrigo
Muñoz Avia
Argitaletxea: Giltza
Liburu honetako protagonista
Lola da. Lolak 10 urte ditu eta futbol zalea da. Lolak eskolako mutilen futbol
taldean jolasten du nahiz eta neska izan. Gainera bibolina jotzen du bere
gurasoek derrigortzen dutelako, baina ez du oso ondo jotzen.
Berak esaten du munduan bi
pertsona mota daudela jenioak eta bestelakoak. Bere neba jeniotako bat dela dio,
egun osoa pianoa jotzen igarotzen duelako eta bera berriz bestelakoa dela.
Egun batean bere amak esan
zion bere anaia Gracianek piano proba bat zeukala baina Jaenen zela eta
horregatik bidaiatxo bat egin behar zutela. Dena oso ondo zihoan baino Lola
konturatu zen egun horietako batean futboleko partida zuela. Baina bere amak ez
dio uzten etxean bakarrik geratzen. Horregatik joan behar zuten egunean Lolak
etxetik ihes egiten du.
Bere aita konturatu egin zen
baina hala ere utzi egin zion lagunaren etxean egoten.
Azkenean partida galdu egin
zuten. Gracianek berriz, proba ez zuen gainditu. Handik aurrera bi anai-arrebak
ez ziren hainbeste kezkatu pianoa eta futbolaz eta bizitzaz gehiago
disfrutatzen hasi ziren.
Balorazioa
Liburu hau asko gustatu zait,
oso erraza da irakurtzeko interesgarria delako eta ez zarelako aspertzen.