Joxantonio Ormazabal idazleak, Antonio Idigorasen
istorioak kontatzen dizkigu. Antonio, Zegaman jaio zen 1923ko Urriaren 20an.
Sei semetik 4. izan zen Antonio. Hamasei urterekin morro auzoko baserri batera,
oso langilea bai zen Antonio. Soldaduska Iruñean eta Lesakan egin zuen,
bertatik itzulitakoan igeltsero lanetan hasi zen, eta hori izan zen bere
lanbidea erretiratu arte. Gora-bera askoren ondoren 1999ko ekainaren 14an hil
zen.
Gizon zintzoa eta alaia izan zen, umeekin harreman onak
zituen, astero goxokiak banatzen bai zizkien Antoniok. Jende asko hurbiltzen
zitzaion, galderak egindakoan erantzun xelebreak ematen bai zituen; adb. lanean
noon ibili zen galdetu ezkero, berak, “Itsaso aspian baldosak jartzen” edo
horrelako zerbait erantzuten zuen.
Gezur pila bat kontatzen zituen, horregatik, herriko
jendeak ezizen asko jarri zizkion: Antonio Bolas, Antonio Trolas, Antonio
Kaleko, Antonio Gezurti…
Ala ere gezur politak ziren arenak, oso irudimentsuak,
eta batez ere, barregarriak. Adibidez: bere etxeko ganbaran jaio zirela, behin
gasolinarekin sua itzali zuela, bera baino zaharragoa den seme bat zuela, urte
batean hiru uda pasa zituela frantzesa ikasten eta horrelako pasadizo ugari.