Egilea: Rodrigo Muñoz Avia
Argitaletxea: Giltza
LABURPENA:
Famili guztiek dituzte akatsak baina Alexek esaten du, bere familiak ez duela akatsik. Alex bere gurasoekin bizi da, aita Pe eta ama Zeta eta bere bi ahizpa Delia eta Silviarekin. Alexen familia ez da haserretzen eta Deliak eta Silviak beti bikainak ateratzen dituzte.
Goiz batean Alexek bere amari zelata egitea erabaki zuen eta konturatu zen goiz osoa kafetegi batean pasa zuela, orduan lanera deitu zuen eta esan zioten orain ez zuela lan egiten lantegi horretan. Hurrengoan leihotik begira zegoela aita erretzen ikusi zuen, aita ere konturatu zen Alexek ikusi zuela.
Alex oso gaizki sentitu zen bere familiak akatsak zituela ikusi zuenean. Delia eta Silviari ere bilatu zien akatsa, inoiz ez bezala txuleta bat egiten ikusi zituen. Bi ahizpek esan zuten ez esateko ezer, badaezpada egiten zutela eta lehen aldia zela. Baina harrapatu egin zituzten eta zuzendariak gurasoei firmatzeko orri bat eman zien, orduan firma faltsifikatu egin zuten.
Hurrengo batean denak amama bisitatzera joan ziren baina Alex etxean geratu zen. Pastel bat egitea pentsatu zuen, baina gauza bat begiratzera joan zen eta sukaldea erre zitzaion. Orduan familia etorri zen eta kanpoan afaldu behar izan zuten.
Rafa, Alexen lagunaren gurasoak, etorri ziren eta beraien etxean lo egiteko esan zieten. Sofan zeuden eta amak lana utzi zuela esan zuen,orduan denak beraien akatsak azaldu zituzten.
Hilabete batzuetara Zetak lana aurkitu zuen eta Pek erretzeari laga zion.
Egilea: Ainhize - LH 3