Aurten OLERKIAK
irakurtzen hasi gara euskarako saio batzuetan . Gehienak Joxe Antonio Ormazabalen liburukoak ziren.
Gaurko honetan, udaberriarekin batera, irakasleak irakurritakoa erakutsi nahi
dugu, hain zuzen ere, Kirmen Uribek kukuari eskainitako olerkia
KUKUA
Apirilaren hasieran entzun
zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera
horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen
zuen jakin nahi izan zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe
egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz
kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak
astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi
zuen benetan
nota horietan kantatzen ote
zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen
bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek,
Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari
jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do
ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen
zuen.
LH 3
