Páginas

2017-05-08

MIKROIPUINA - "ALFREDOREN NEGUA "



Mikroipuna

ALFREDOREN NEGUA


Bazen behin zuhaitz bat, Alfredo izena zuena. Ez zen oso gaztea, baina oso zoriontsu bizi zen negua iritsi zen arte.
Negua iritsi zenean, bere alboko belar eta loreak izoztu egin ziren eta Alfredo bakarrik geratu zen. Ez zekien norekin hitz egin eta oso aspertuta zegoen. Momentu batean amets batean zegoela pentsatu zuen, bere  lagunak ez zituelako bere ondoan.
Oso nekatuta eta hotzez zegoenez, begiak itxi  eta lo egiten hasi zen.
Udaberria iritsi ondoren  esnatu zen, eguzki izpien epelean, eta bere lagunak ere bere ondoan zituen bizi berriturik. Egun hartatik aurrera zoriontsu bizi izan zen bere lagunekin.

LH 3 - INTZA