Páginas

2019-03-21

ENDOIRA IBILALDIA

Nik, Endoiako irteera egin genuen egunaren berri emango dizuet:       

Goiz zoragarria  zen eta goizeko bederatzietan, eskolako jolastokian, LH3ko neska mutilak prest geunden ibilaldia hasteko. Sastarrainera joan ginen eta handik Olazabal izeneko baserri baterantz hasi ginen joaten, aldapatxo bat igoz. Olazabal baserriaren ondoan zegoen aldapa bat igo eta zelai eder batean jan genuen hamaiketakoa. Bertan, zuhaitzak, loreak eta mendiak ikusten ziren. Oso ederra eta lasaigarria zen, gainera, eguraldia lagun genuen eta epel- epel geunden. Ondoren, bazkaldu egin genuen:

Ze ona zegoen bazkaria!!!. Jolastu, motxilak hartu eta Iraetarantz joan ginen. Iraetatik Zestura eta azkenik, Zestutik eskolara iritsi ginen.

  
Oso egun polita izan zen. Gehien gustatu zitzaidana, hamaiketakoa jan genuen toki zoragarri ura izan zen eta gutxien gustatu zitzaidana, lagun batzuekin haserretu egin nintzela izan zen. 
                                                                                                                                                                        NAHIA A. - LH 3

No hay comentarios: