Páginas

2020-03-10

DESKRIBAPENA

Kaixo nik Benito izena dut, 4urte ditut eta kobazulo batean bizi naiz. Kobazuloaren izena Aitxulo da eta Araotzen dago. Nik guraso pila bat ditut, 15 zehatz mehatz. Ni eskolara biluzik joaten naiz, nire lagun guztiak bezala. Nire eskola ermita bat da eta joateko amildegi batetik salto egin behar dut. Entzunda daukat egun batean hortik salto zuen ahuntz bat hil egin zela. Kobazuloan Tartalo izeneko gizon bat bizi da eta nire eskola baino handiagoa da. Nik berari beldur pixka bat diot, baina oso
jatorra dela diote nire gurasoek. Tartalok 17 belarri ditu baina begi bakarra, beraz, oso ongi entzuten du, baina ikusi ez du horren ondo egiten. Berak ardiak jaten ditu eta dio oso goxoak direla. Gainera, proteina asko daukatela. Bere lagun onena Basajaun da eta alboko txabolan bizi da. Biek batera guri istoria asko kontatzen dizkigute.

egilea: Oier A. - LH 3. ZIKLOA

No hay comentarios: