Páginas

2017-03-27

MIKROIPUINAK

Euskarako klasean MIKROIPUINAK zer diren ikasi dugu. Ipuin arruntak bezala sarrera, korapiloa eta bukaera dute. Zertan dira orduan desberdinak? Ba oso motzak direla. Horregatik deitzen zaie mikroipuinak.
Hemen guri klasean irakurri genituenetatik gehien gustatu zitzaizkigun mikroipuinak: “Gominola” eta “Ametsak, ametsak dira beti”
Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen!!!

GOMINOLA
Bazen behin Gominola izeneko neska bat. Eskolara joaten zen eta denek berarekin egon nahi izaten zuten zapore ona zuelako; horregatik, zaporea ez kentzeko, ez zen dutxatzen.
Egun batean, nekatuta eta izerditan zegoen, eta dutxatu beharra izan zuen eta zaporea kendu zitzaion.
AMETSAK BETI DIRA AMETS
Ametsak, ametsak beti dira Ba zeuden bi zuhaitz baso batean, eta esan zion batek besteari: —Ni papera egiten banaute, artista baten margolanaren papera izango naiz. Egun batean, zuhaitz hori eraman zuten, eta ipurdiak garbitzeko papera egin zuten.


Gustatu al zaizkizue?  Ba hurrengo astean geuk egindakoak bidaliko dizkizuegu eta animatu zuek ere idaztera!!!!
                                                      LH3  URDINAK